ORFF ENEA
BASOA IPUINA
MATERIALA
ORFF INSTRUMENTUAK
TXORI ERREKLAMOAK
ADARRA
EURI MAKILA
VIVALDIREN MUSIKA
Bazen behin Adarramendi aldean baso zoragarri bat(Melodia aurretik asmatua)). Baso hau animalia bitxiz betea eta lore zoragarriz apaindua zegoen(erreklamo txoriak eta kariloiak). Zuhaitz handiak eta sendoak ziren hangoak eta berde-berde jantziak(Xilofono soprano pentatonikoak).
Baina badakizue zein zen txoriek gehien maite zuten zuhaitza? Pagoa(Xilofono baxua) eta bere adarretan biltzen ziren basoko txori eta hegaztitxo bizkorrenak: Kukua, hegabera, hontza urretxindorra eta txorlitoa.(Erreklamoak)
Bazen bere ondoan erreka eder bat ere bere urak doi-doi mugitzen zituena(Metalofonoak eta euri makila)txoriak bertara hurbiltzen ziren ura edatera.
Udaberria zen(Vivaldi) eta ekaitza hasi zen. Orduan, basoko deia entzun zen(Adarra). Horrek adierazten zion basoko guztiei kanpotarrak zetozela. Animali guztiak pagoan ezkutatu ziren eta pago jakintsuak isiltasuna eskatu zien (Xilofono baxua)
(Pausoak eta Peru eta otsoaren musika) Ehiztariak ziren bere eskopeta eta guzti tiroka.
Orduan pagoa hitzegiten hasi zen pertsonak bazala eta ehiztariek izututa ihes egin zuten(Pausoak).
Zuhaitz guztiak hitzegiten hasi ziren āBai ausarta pagoaā esan zuen lizarrak ānik bera bezalakoa izan nahi dutā esan zuen pinuak, āEta nikā esan zuen urritz txikiak.
Txoriak ere hitzegiten hasi ziren eta guztiek basoko kanta abestu zuten.(Melodia)