top of page

BASOA

Bazen behin baso bat eta bertan, baziren erreka bat (Metalofonoak 8 konpas), zuhaitzak (Xilofonoekin) eta txoriak(Kariloiak).

Baina zuhaitzak triste bizi ziren. Ezin zuten bere lekutik mugitu eta neguko hotzarekin txoriak joaten zirenez, lagunik gabe geratzen ziren. Horregatik zeuden triste.

Baina bazen beraien artean zuhaitz zahar eta handi bat oso jakintsua zena. Ideia bat bururatu zitzaion eta errekari laguntza eskatu zion.

-Zuhaitza(Xilofono baxua)

-Erreka(Metalofonoak)

 

Errekak bidai luzea egin eta itsasora iritsi zen. Itsasoan izugarrizko beroa egiten zuen (Isiltasunaren sinboloa) eta errekaren ur tantak lurrindu(dutxatzen garenean bezala) eta zerurantz abiatu ziren. Zeruan lurrina hodei bihurtu zen eta zikoinekin (Kariloiak) hitzegin zuten.

Basoko zuhaitzetan bere kabiak egiteko eskatu zieten. Eta halaxe egin zuten.

Hodeiak euriaren bitartez errekara bueltatu ziren (Euri makila) eta zikoinek bere kabiak basoko zuhaitzetan egin zituzten

Hori ospatzeko izugarrizko festa antolatu zuten.

Kontzertua guztiok batera.

bottom of page