top of page

A ZER ZAZPIKOTEA

Pentagramaenean zazpi pertsonai bizi ziren, SOLFERINO alkate harroputza, MIKEL MINALI munduko futbolaririk ospetsuena, LAXARO aitona, SIMON sirenajole siberiarra, DOMINGO GORRINGO herriko arlotea, REPE ROKEROA eta FATALI makua.

Auzo gehienetan gertatzen den bezala, beti izaten zen liskarren bat beraien artean. Eguzkiak gogotik jotzen zuen batean, SOLFERINO leihora atera zen. Gure pentagramako pertsonaiek, jakingo duzuenez tono bat zeukaten hitzegiterakoan eta bere tonoan bakarrik hitzegin zezaketen.

Pozik zegoen egun eguzkitsu hartan. Inguruan Mikel Minali zebilen entrenatzen, igandean hil ala biziko partida zeukan. Solasean hasi ziren.

Mikelek musika erabiltzen zuen ariketak egiteko, baina ozenegi. Eztabaidan hasi ziren.

Halako zaratarekin Laxaro esnatu zuten eta zer demontre gertatzen ote zen jakin nahi izan zuen.

Eta berriro eztabaidan hasi ziren.Azkenean aitonaren eskaerari kasu egin zioten.

Halako batean bederatzi kanpai entzun ziren, goizeko bederatziak. Simon sirenajoleak egunerokoari ekin zion, sirena jotzeari. (Txirulaz)

Simonen sirenak, jakina besteak esnatu zituen.  Repe eta Domingo parrandan egonak ziren gauean  eta haserre samar esnatu ziren.

Fatalik ere ez zuen gau ona pasa eta begizulo ederrekin azaldu zen.

Eta guztien arteko eztabaida hasi zen.

Halako batean Solen Ikurra azaldu zen. ā€“Nahikoa daĀ”  Etxe honetan gustora ez bazaudete, badakizue, ospa hemendikĀ”

 

Guztien zekiten zeinen zaila zen Pentagramaenea bezalako musika-etxe bat aurkitzea eta etxearen kanta abestuz, arazoa konpondu zuten.

bottom of page