SARRERA
Nire ama Matxinbentarra zen, Ixuola baserrikoa. Matxinbenta gipuzkoako lau udalerrien artean banaturik dugu: Beasain, Azpeitia, Ezkio eta Itsaso.
Nire amak, amamak emandako armonika jotzen zuen, bere anaiak ere jotzen zuen eta egun batez niri oparitu zidan.
Niri ez zidan berak erakutsi, nik nire kabuz ikasi nuen , ez dakit nola. Jende asko dago, musikarako belarria duena eta armonika jotzen dakiena.
Beraz, hain erraza izanik, zergaitik ez erabili ikastolan?
ARMONIKA ESKOLAN
Horrela hasi nintzen armonika irakasten EGAPE ikastolan. Urte mordoa daramat armonika lantzen, 1980 urtetik gutxigorabehera. Musika arlorako oso instrumentu aproposa da, polita eta jotzen erraza (Ondo jotzea beste gauza bat da). Harrigarria eta askorentzat eta sineskaitza badirudi ere, bost minututan, edozein ikasle, kanta bat jotzeko gai izaten da.
Pentsa dezakezue nolakoak izaten diren bigarren hiruileko klaseak ikastolan eta inguru guztietan, EROMENA. Ordu eta leku guztietan bere armonikarekin jo eta ke.
Bosgarren mailan hasten naiz kolorezko HONNER armonika batekin (Speedy). Hirugarren hiruilekoan berriz, BLUSEKO armonikara pasatzen gara.
Musikarako "belarria" edo dohaia duten ikasleak, edozein kanta jotzeko gai izaten dira gu baino hobeto.
ZERGAITIK DA HAIN ERRAZA
Txirularekin hasten garenean bilakaera oso mantxoa izaten da. SI,LA,SOL... bi urte inguru behar izaten dituzte nota guztiak ikasteko. Sikomotrizitate fina baina finagoa behar izaten dute, txirularen zuloetan zirrikitu txikiren bat utziz gero...
ARMONIKAREKIN bi aldagai izan behar ditugu kontuan, haizea bota, haizea hartu. Horrekin asmatuz gero...ia nahikoa.
Haizea hiru lehen zuloetan botaz gero DO MI SOL , DOREN akordea entzungo dugu.
Haizea hartzen badugu RE FA LA, FAREN akordea.
Disonantzia gutxi beraz..
BAINA IRAKASLEAK EZ BADU DOMINATZEN INSTRUMENTUA...
Nire ustez irakasleak ez du beldurrik izan behar, ez da nahitaezkoa maila handia izatea. Gu ere oinarrizko gauzak jotzeko gai besterik ez gara. Gero norbaitek sakondu nahiko balu...bejondeiola.
TXIKIENEKIN ESPERIMENTATZEN H.H. eta lehen zikloa
Aurten beste pauso bat eman dugu. Txikienek musika lengoaia lantzen dutenean, lehenbaitlehen instrumentu bat jo nahi izaten dute. Perkusiozko instrumentuak jotzea posible da, baina instrumentu melodikoak?
Txirularekin hasi aurretik, notak ikasten ari direnean, zergaitik ezin dute instrumentu batekin esperimentatu?
Ba ARMONIKAK aukera hori ematen digu.
Haur hezkuntzan lengoaiarekin hasten direnez PENTAGRAMA ENEAREKIN, irakurketa jolas moduan lantzen dugu. L:H:ko lehen zikloan beste hainbeste.
KOLOREZKOA L.H.eta BLUESEKOA DBH
Kantu errazekin hasiko gara KOLOREZKO armonikarekin.
BLUESEKOAREKIN ere jo daitezke doinu horiek.